Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ARTE HARTZE ZIKLOA 2024: Arte Eman Festa

enero 4

Laudioko Faktoriako «Arte eman festa» urtarrilaren 4an iritsiko da Gasteizera, 19:00etan, TAE Arabara, eta diziplina artistiko ugari ekarriko ditu.

Bertan, zenbait sortzaile gaztek Faktorian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte, eta haien sorkuntza piezak ezagutzeko eta artistekin hitz egiteko aukera izango da.

Zer da Arte Hartze Zikloa?

Laudioko FAKTORIAk Arte Hartze Zikloa 2024 antolatu du. Irailaren 15etik azaroaren 23ra sei emanaldi egin dira, hamabost egunean behin. Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean, zuzeneko ikuskizunak (antzerkia, kontzertuak eta hitzaldi performatiboak, bertso errezitaldiak…) eta artistekin solasaldiak egin dira.

Azaroaren 23an egin zen Arte Eman Festa, zikloko azken emanaldia. Faktoriako sortzaile egoiliar eta bekadunen jaialdia da.

Arte eman saioa

Urtarrilaren 4an, Arte Eman Festa horretan aurkeztu zenaren lagin txiki batez gozatzeko aukera izango da Gasteizen.

Egun horretan, 19:00etan, oso jaialdi berezi batek hartuko du TAE Arabako antzokia. Urtean zehar Laudioko Faktorian garatu diren sormen egonaldietako batzuen erakusketa izango da.

Hainbat diziplinatako artistak eta haien sorkuntza prozesuen emaitzak edo sorkuntza zatiak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko parada izango da.

Argibide gehiago, hemen: https://kulturaraba.eus/es/-/arte-eman-saioa.

Local

Eszena-Arte Tailerra (TAE)
Reyes Católicos, 4 Bajo | Los Molinos (Antiguo Colegio san Ignacio)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España