Oihana Vesga eta Mikel Vesga
Elkarrizketan / about a common place aita eta alabak partekatzen duten solasaldi dantzatua da. Elkargune bat, egunerokoan elkarbanatzen dituzten espazioetatik at, gorputzen topagune bat. Koreografia haien bizipenez zeharkatua dago, eta oreka, entzumena, jolasa, babesa eta ondarea dira, besteak beste, mugimenduan azaleratzen diren arloak.