Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ARTE TOPAKETA: Xabier Santxotena

mayo 21

Saio honetan Javier Santurtúnek, topaketen koordinatzaileak, bere gonbidatua aurkeztuko digu, Xabier Santxotena eskultorea.

Xabier Santxotena zuraren eskulangintzarekin aspalditik lotuta egon den familia baten semea da, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarrita sentitu da. 1970ean, Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta harrezkero beraren dizipulu esanguratsua izan da. Geroago, Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, alderdi primitiboaren eta kultuaren artean, alderdi naturalaren eta leunduaren artean.

Bere lehenengo sorkuntza-lanetatik, obren serie edo familien formulari heldu dio. Poeten eta pilotaren omenaldiak, menhirrak, Gernika, Planetariuma, Basoak, Irrintzia.

Pieza singular ugari egin ditu, hala nola iturriak, urjauziak, kanpoalderako eskulturak, altzairuz, zementuz edo brontzez eginak, instituzio edo museoentzat. Gaur egun, Artziniegan duen tailerrean, eskulturan eta poesian soilik dihardu. Santxotenaren obra ukituzko magia da idazketa poetikoan, denbora esekiaren parentesia, kontenplaziorako eta geu askeago bihurtzeko. Horrekin batera, baina, adierazpen mentala eta ulermen estetikoa ere bada, abiapuntu desberdinetatik. Arrazionalismoa da, espresionismoa, informalismoa, eta errealismo hutsean geratzen da islatuta.

Local

Clara Campoamor Kultura Etxea
Gernikako Arbola, 41
Barakaldo, Bizkaia 013 España