Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Artea»

diciembre 30

ARTEA hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izatea. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztutzen da bapatean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Yasmina Reza
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza

Local

Arkupe Kultur Etxea
Santa Kurtz, 20
Aretxabaleta, Gipuzkoa 013 España