Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Artea eta historia Erdi Aroan (Erromanikoa eta Gotikoa)»

octubre 22, 2025 - mayo 20, 2026

Erromanikoaren eta gotikoaren artearen kultura ezagutzea eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko ikastaroa. XII-XVI. mendeen artean Europan sortutako historia eta mugimendu artistikoak ulertzeko gako historikoak eta kulturalak.

Programa

Arte global berria. Europa Erromanikoa (XI-XIV)
Arte berrirako kontzeptuak eta sinbologia kristaua. Kosmos erromanikoaren ikuspegia ulertzeko modu berri bat
Erromanikoa Europan (arkitektura, eskultura, pintura eta miniaturak/ kodex): Frantzia, Italia, Espainia,Nafarroa eta Euskal Herria, beste herrialde batzuk
Europa Gotikoa (XII-XVI)
Arte berriaren eta artistaren gizarte-kontsiderazioa
Gotikoa: frantsesa, alemana (Germaniako Erromatar Inperio Santua), flamenkoa, ingelesa, italiarra
Penintsulako gotikoa: Espainia eta Portugal. Euskal gotikoa

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala. Ikasturtean zehar, ikusten ari denari buruzko fotokopiak emango zaizkie eta, gainera, bideoen estekak edota ikastaroaren inguruko beste kontu batzuk email bidez bidaliko zaizkie.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España