Arteen Artean ekitaldiak haur eta heldu, ikasle ala bisitari, publiko guziei parada eskaintzen die, programazio berezi eta sortzaile batez gozatzeko, izan ikusgarri, mintzaldi, mahai-inguru, musika-tailer, dantza edo euskal antzerkiaren bidez. Horren gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa partaide ezberdinekin elkartu da: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalarekin, Euskal kultur erakundea/Etnopoloarekin eta IDBrekin.
EGITARAUA
Azaroaren 28an
Juan Mari Beltranen mintzaldia (Etnopoloaren 2024-2025eko seminarioak) Euskal kultur erankundearekin partaidetzan antolatua. Mintzaldia euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesera. EKErekin lankidetzan – Urririk.
Azaroaren 29an
Mahai ingurua eta galdera-erantzunak publikoarekin – Bitartekariak: Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendaria eta Marie Hirigoyen Bidart, Ipar Euskal Herriko Maurice Ravel Kontserbatorioko euskal musika eta dantza saileko arduraduna.
Claudine Arhancet, Philippe Albor, Maitesa Accoceberry, Gotzon Barandiaran, Pascal Caumont, Mikel Erramouspe, Alaia Cachenaut, Euskal Irratiak eta Karlos Aizpuruaren (Bertsozale elkartea) lekukotasunekin.
Azaroaren 30ean
Biarritzeko Gare du Midi – Arteen Artean klase magistralak.
Musika tailerra, Arnaud Bibonne (Adar).
Dantza tailerra, Oihan Indart (Bilaka).
Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa).
Musika tailerra, Eneko Gil.
Dantza tailerra, Jérémie Garat (Bilaka) – Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa).