Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Artelana bere testuinguruan: «Inork ez du jainko zaharretan sinesten: begirada bat Antzinaroak egungo politikan duen eginkizunari»

octubre 30

Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari jarraipena emateko, “Artelana bere testuinguruan” ekimenaren beste saio bat eskainiko du, museoak eskaintzen dituen jardueren artean ezagunena eta luzeenetarikoa.

Hainbat urtetan zehar eskainitako hitzaldi horien bidez, Itziar Martija teknikariak publikoari ezagutzera ematen dizkio Museoko bildumaren parte diren piezak zein erakundeak aldi baterako prestatzen dituen erakusketak.

Oraingoan, gai eta hizlari berriak izango dira 2025/2026 denboraldiko zenbait hitzalditan. Antzinaroa mundu garaikidean interpretatzeko moduaren inguruan jardungo du aurtengo denboraldiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) edota Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) hizlariek hartuko dute parte. Horiek horrela, lehenengo hiruhilekoan Antzinaroarekin eta politikarekin lotutako gaiak landuko dira. EHUko eta UAMko adituek hitzaldiak eskainiko dituzte Artelana bere testuinguruan jardueraren baitan lehenago landu gabeko zenbait gairen inguruan hausnarketa bultzatzeko.

Antzinaroa eta politika: 1. hiruhilekoko gai nagusia

Irailean, urrian eta azaroan Artelana bere testuinguruan jarduerak zera aztertuko du: faxismoak eta frankismoak zelan erabili zituzten Antzinaroan sortutako hainbat ideia.

  • Urriak 30: Tomás Aguilera Durán (UAM) – Inork ez du jainko zaharretan sinesten: egungo politikatik begirada bat Antzinarora

Antzinaroaren historiako irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; garai moderno eta garaikidean Antzinaroa ulertzera emateari buruzko ezaugarri ideologikoetan aditua da.

Arestiko eztabaida politikoetan eta identitarioetan Antzinaroko gaiak edo pertsonaiak erabiltzeari buruzko adibideak emango ditu. Mundu klasikoa imitatu edo arbuiatu beharreko eredua al da? Ba al du zentzurik egungo arazoekin lotzeak? Legitimoa al da hori egitea? Erantzun itxiek ez dute balio