
Arthur’s Toys Iruña/Tolosar taldea da, hasieran hirukotea eta orain, zuzenerako, seikotea dena. Pop-Rocka egiten dute eta euren bigarren diska (Mamuekin jolasten) aurkeztera datoz gurera.
Baobab’s Will Destroy Your Planet 2014an sortu zen, eta ordutik hiru diska (BWDYP, Argiaren Abiadura eta Arnasa) eta EP bat grabatu dituzte, leku eta produktore ezberdinekin. Proposamen eta estilo propioa daukate, zuzenean deskubritu beharrekoa.