Maiatzaren 23 eta 24an ARTiK ikerketa artistikoari buruzko topaketak egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean eta Eresbilen. Aurtengoa 3. edizioa izango da. Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago.
Hirugarren edizio honetan, ARTiKek bere ikuspegia zabaldu nahi du, ikerketa artistikoak dantzan dituen askotariko moduak esploratzen jarraitzeko; askotariko metodologiak, formatuak eta esperientziak elkarrizketan jarriz. Aurreko edizioen ondoren, gure testuinguruan ikerkuntzan azaleratzen ari den paisaia bat kartografiatu zen, eta aurten topaketa esparrua zabaltzea da helburua: Nola gauzatzen da dantza ikerketa? Zein formatutan egin eta transmiti daiteke? Nola artikulatu sostengatuko duten sareak?
Horretarako bi eguneko topaketak, hitzaldiak eta praktikak izango dira Eresbilen eta Dantzagunean.