Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ARTiK 2026 Pentsamendu-topaketak

febrero 19

ARTiK 2026: gaztetasuna eta artista berriak aztergai lehen topaketan

2026an, ARTiK hausnarketarako, praktikarako eta elkarrizketarako lau jardunaldiren inguruan artikulatuko da, EDNren lan-ildoei lotuta. Topaketa hauek artisten, egituren eta sektoreko eragileen arteko trukerako guneak proposatzen dituzte, sorkuntza-prozesuetan, garapen artistikorako baldintzetan eta egungo testuinguruaren erronketan arreta jarriz.

ARTiK topaketa-programa bat da, hiru urtez bi eguneko hitzaldien formatuan garatu dena. 2026an, hiruhileko bakoitzean kokatuagoak eta prozesualagoak diren topaketen eredu baterantz eboluzionatzen du. Aldaketa honen helburua dantzaren sektoreari entzuten jarraitzea eta trukerako zein analisi kolektiborako espazioak sortzea da, 2027an hasiko den ziklo berriari begira. Lehenengo topaketa hau otsailaren 19an izango da, «Gaztetasuna eta artista berriak» gaiari lotuta.

Egitaraua

  • 10:00 – Ongietorria: Jardunaldiari hasiera emango zaio Gipuzkoako Dantzaguneko areto ertainean.
  • 10:30 – Dobla proiektuaren aurkezpena: proiektuaren helburuak azalduko dira eta proiektuko bazkideek 2026an hartutako sorkuntza koreografikoa hedatzen (programazioa) laguntzeko lehenengo ekintzaren aurkezpena.
  • 11:00 – Tailerra: KONTAKIZUNAK ETA MAPAK. Oihana Vesga artistak hausnarketa-saio praktiko bat gidatuko du, EDN (European Dance Development Network) sarearen «Rooting Futures» topaketan bizitako esperientzietatik abiatuta.
  • 13:15– ARTiK irakurketak: Tartar Kolektiboa. Eresbilen (Musikaren euskal artxiboa) egingo den irakurketa-saioa, sorkuntza eta ikerketa prozesuen inguruan.

Programaren eskuorria esteka honetan dago eskuragarri.

Local

ERESBIL – Musikaren Euskal Artxiboa – (ERESBIL eta Dantzagunea)
Alfonso XI, 2
Errenteria, Gipuzkoa 067 España