Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Artistekin solasean: Sky Hopinka

septiembre 18

Sky Hopinka artista ezagutzeko solasaldia Film & Video aretoan aurkeztuko den Korde gabe instalazioaren harira. Museoak eskainiko dion erakusketa dela-eta, Geaninne Gutiérrez-Guimarães komisarioak sortzailearekin hitz egingo du. Hopinka Ho-chunk nazioko kidea eta Kaliforniako Luiseño Mission-eko Pechanga herriaren ondorengoa da. Artistak bideo-lan konplexuak eraikitzen ditu istorio pertsonalak, natiboen egungo bizitzari buruko dokumentazioa eta ikonografia abstraktua nahastuz, beti ere kulturen arteko komunikazioaren mugei eta botereari buruz hausnartzeko xedez.

Iraupena, gutxi gorabehera: 60 min

Jarduera ingelesez izango da, gaztelaniarako aldi bereko itzulpenarekin

*Jarduera streaming bidez egongo da eskuragarri Community-rentzat, ikus-entzunezkoen Guggenheim Kanalean.

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España