
Testuinguruan praktika artistikoaren eztabaidetara hurbiltzeko funtsezkoak diren artisten lana ikertu, zaindu eta erakusteko xedearekin jarraituz, Artium Museoak erakusketa bat eskainiko dio Juana Cima (Caibarién, Cuba, 1951) artistaren lanari.
Cima aktibismoaren eta ikonografia feministaren garapenean funtsezko figura da Euskal Herrian 1970eko hamarkadaz geroztik, eta eskubide sozialen aldeko borrokarekin eta iruditeria berrien eraikuntzarekin duen konpromisoa islatzen du bere lana. Bere artxibo pertsonala museoaren Dokumentazio Zentroaren parte da.
Erakusketa Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariatu du.