Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Artium Museoko 2025eko Aste Santuko programazio berezia

abril 17 - abril 27

Joëlle Tuerlinckx-en El caso de l(a casa) museo(a) erakusketari agurra

Datorren apirilaren 27an amaituko da Joëlle Tuerlinckx-en (Brusela, Belgika, 1958) erakusketa. Erakusketa atzera begirako nahasgarri gisa egituratzen da, non artistak lan historikoak eta duela gutxiko proposamenak –aldi berean, piezen eta aldez aurreko erakusketen aztarnak eta erregistroak– biltzen dituen.

  • Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan:

Apirilaren 27ko familientzako tailerra apirilaren 19ko larunbatera aldatuko da, eta ohiko ordutegia 11:30etik 13:00etara izango du.

Apirilaren 19an (adi, larunbata)
(Des)egiturak. Eskulturak mugitu ahal izango balira, nola mugituko lirateke gure Bildumakoak? Proposamen honen bitartez mugimendua eta eskultura landuko ditugu.

Apirilaren 20an
Harrapa ezazu hiria. Argazkigintza asmatu aurretik, frottage delakoa oso teknika erabilia zen inguratzen gaituenaren oroitzapen edo erregistro bat gordetzeko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren inguruko eremuetan, testura horiek «harrapatu» eta lantegirako aprobetxatzeko.

3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.

  • Bisita gidatuak:

Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.

Artium Museoa osorik bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 27an Joëlle Tuerlinckx-en erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.

Apirilaren 13an
12:00etan. Oteiza, Asins eta Palazuelo: haraindikoari itxura ematea

Apirilaren 17an
12:00etan. Artium Museoa osorik

Apirilaren 18an
12:00etan. Artium Museoa osorik

Apirilaren 19an
12:00etan. Artium Museoa osorik

Apirilaren 20an
12:00etan. Artium Museoa osorik

Apirilaren 21ean
12:00etan. Artium Museoa osorik

Apirilaren 27an
12:00etan. Joëlle Tuerlinkx. El caso de l(a casa) museo(a)

 

Ikusi Artium Museoko bisita gidatu gehiago (apirila-ekaina)

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España