Guggenhaim Museoko 2025eko Art&Music programaren barruan.
ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.
Ordutegia
Yerai Cortés
Yerai Cortes flamenkoa lurralde ezezagun eta kitzikagarrietara eramaten ari diren artisten belaunaldi berri horretakoa da. Generoarekiko grina familiatik datorkio: aita Miguelek gitarra jotzen irakatsi zion eta ama Mariak musika. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du, eta hainbat generotako artistekin lan egin du; hau da, flamenkoaren berritzaile eta urratzaileetatik, Judeline, Ralphie Choo edo C. Tangana bezalako latitudeetako musikarietaraino. Azken horrek La guitarra flamenca de Yerai Cortés film dokumentala ere zuzendu du; bertan, protagonista artista bera da.