Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Arturo Ui eta bere gorakada jasanezina» (estreinaldia)

marzo 3, 2027

Eta hemen gertatuko balitz?

Bilboko gangsterren hiri ezagunean, gizon batek boterea du amets. XX. mendeko Alemanian, gizon horrek Adolf Hitler zuen izena. Gaur, Bilbo honetan, Arturo Ui du izena. Krisi ekonomiko baten erdian, Patata Partzuergoko oligarkek Canino alkate agurgarriarengana jo dute mailegu inozente bat ziurtatzeko. Baina patataren monopolioa salbatuko duen ustelkeria izango da Arturo Uiren eta haren gangsterren anbizioek igoko duten eskailera.

Pabellón 6eko Gazte Konpainia berriak antzeztua, lan koral eta dinamikoaren aldeko apustua egin du Bertolt Brecht olerkariaren The Resistible Rise of Arturo Ui lanaren euskarazko bertsio indartsu honek, eta iragan mendeko fenomeno gaurkotuenetako bat aztertzen du: faxismoaren gorakada. Agertokitik irten eta besaulki-patioa blaituko du Brechten oihu errebindikatzaile eta satirikoak: zer egingo dugu?, ala behatu besterik ez dugu egin behar?

Fitxa artistikoa: 

  • Testua: Bertolt Brecht.
  • Egokitzapena eta zuzendaritza: Galder Irusta.
  • Jantziak eta eszenografia: Betitxe Saitua.
  • Soinu-espazioa: Etxahun Arregi.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Aitor Echarte.
  • Testua egiteko laguntza: Ione Irazabal.
  • Euskarazko bertsioa: Patxo Telleria.
  • Ekoizpena: Gazte Konpainia – Pabellón 6.
  • Laguntzailea: Teatro Arriaga.

Euskarazko ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España