2025eko Artziniegako Kontzertuen Zikloaren barne.
Claudia Besné, arpa
Musika autoritateek interpretatzaile bikain eta sentikor gisa deskribatu dute, musikalki oso sakona, bere instrumentua teknikoki bikain menderatzen duena eta, gaztea izan arren, nazioarteko proiekzio handia duena, Claudia Besne? 1997an jaio zen Donostian. Francisco Escudero kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, eta 2015ean Mozarteum Univestity Salzburg-en onartu zuten, Stephen Fitzpatrick Berlingo Staatskapelle-ko harpista nagusiaren ikasgelan. Bertan, interpretazioko gradua, masterra eta graduondokoa lortu ditu. Gainera, Musika Pedagogiako Maisutza lortu zuen UNIR erakundean 2022an.
Bakarlari gisa, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian eta Noia Harp Festen; eta MusaE eta Musiklasik zikloetan, besteak beste. Andre?s Egiguren Orkestrarekin ere aritu da, Aita Madinaren Harpa eta Orkestrarako Kontzertua estreinatuz 2022ko azaroan, eta Ha?ndelen Harparako Kontzertua eta Vivaldi rv93ren Kontzertua ganbera-orkestrarekin interpretatu ditu hainbat aldiz.
Bere ibilbidean zehar, hainbat sari jaso ditu, horien artean, Nicanor Zabaleta Beka ospetsua (2021), Ch Ikasketa Bekak (2023) eta Eslovakiako Harpa Elkartearen 6. Nazioarteko Lehiaketan 3. Saria (2023). Philharmonie Salzburg (2021-2023) LMS Salzburg-eko musikari aktiboaren harpa- jotzaile nagusia ere izan zen, eta izen handiko musikarien eskola magistralak jaso ditu, hala nola Cibra?n Sierra (Cuarteto QUIROGA), Gabriella Dall’olio, Park Stickney, Sophie Hallynck, Letizia Pianndo, eta beste batzuen artean.
Gaur egun, bakarlari gisa aurkezten da Europan, zenbait ganbera talde eta orkestrarekin kolaborat zeaz gain, hala nola Malmo?ko Opera, Rioja Filarmonia eta Female Symphonic Orchestra Austria Gainera, DUO BOREALeko kidea da Eva Calvo nazioarteko gitarristarekin batera.
Egitaraua:
Caroline Lizotte (1969) – Suite Galactique, op. 39
Fanny Mendelsohn (1805-1847) – Melodie no 2, op.4
Germaine Tailleferre (1892-1983) – Sonata pour Harpe
Sophia Dussek (1775 -1831) – Sonata C minor
S?irin Pancarog?lu (1968) – The cry of the Flamingos
Henriette Renié (1875- 1956) – Pièce symphonique