Proposamen eszeniko honek enpatia, fantasia, elkarrizketa eta komunikazioa sortu nahi ditu, unibertso martetar eta fantastiko baten barruan. Bolumen, zirkulu eta esferaz betetako leku ezezagun bat eraikitzen dugu. Beste planeta bateko izakiak mundu honetaraino iristen dira elkarreragiteko eta lurtarrekin jolasteko.
Magia plastiko eta piktorikoa duen obra surrealista, objektuei, dantzari, teknologiarekiko harremanari eta publikoaren parte-hartzeari esker sortua. «Hurbiltasunezko utopia», espazio partekatu baten bidez.