
Lau urte Humor Negra ikuskizunarekin ibili ondoren, Asaari Bibang BILBORA itzuliko da «Bibang Theory« lanarekin, lehen aldiz.
Bizitzako hainbat alderdiren inguruan hausnartzen duen bakarrizketa da: erresumina, adimen emozionala, osasun mentala edo maitemintzearen eta “apoyarlá”ren arteko aldea, besteak beste.
Bibang Theoryn, artistak bere mundu pertsonalaren parte izatera gonbidatzen gaitu; ñabardurez, koherentziaz, baina baita zoroaldiz eta zaurgarritasunez beteriko mundu batera. Kontzeptu horiek guztiak oholtza gainean modu berezian uztartzen dira, artistaren indarra eta nortasuna direla eta. Eta hark berak dioen bezala: “bizitza honetan denarekin joan behar da; bestela, zertarako?”
Filosofia mamarracha honetako ikuskizunean, Asaarik barre egitera, geure buruak aitortzera eta geure onena eta txarrena besarkatzera gonbidatzen gaitu, beretik hasita.
Ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Ateak 19:30ean irekiko dira.