
Asaari Bibang komediante zorrotza, ausarta eta erabat apurtzailea da. Ekuatore Ginean jaioa eta sei urte zituela Espainiara etorria, beti izan zuen argi bere lekua oholtza zela, beraz, kontraesan eta anekdota guztiak komedia bihurtu ditu.
Bakarrizketa honek emakume, beltz eta migratzaile izateak zer esan nahi duen aztertzen du. Estereotipoez, zentzugabeko itxaropenez, “beltz bakarraren” figuraz, salbatzaile zuriaz, bikote mistoez eta entzun aurretik sexualizatzen duen begiradaz mintzo da. Barrez lehertzeko bakarrizketa.