
Aspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Har ezazu atseden eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minututan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat.
Asier Gasteizen jaio zen, 1984. urtean. 7 urte zituela hasi zen magiarekin interesatzen, mago batek txanpon bat atera zionean belarritik; hiru urte geroago debutatu zuen mago gisa. Geroztik, izugarri gozatu du eszenatoki gainean egin dituen 2.500etik gora emanaldietan. Sarrera proba egin ondoren, 17 urterekin, Espainiako Ilusionismo Elkartean sartu zen, eta 19rekin bere pasioa bizibide bihurtu zuen. Asierrek eskarmentu handia dauka magia profesionalean. Espainiako telebista kateetan lan egin du, baita ETBn ere, eta antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza zentroetan… Baita Iker Galartzaren “Gure Zirkua” ikuskizunaren bira guztietan ere