Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Astearte Musikalak 2025-26

noviembre 11, 2025 - marzo 10, 2026

Vital Fundazioaren Astearte Musikalek 36 urte bete dituzte. Datorren azaroaren 11tik datorren urteko martxoaren 10era arte hamabost kontzertu eskainiko dituzte, Espainiako eta nazioarteko ganbera-musikari onenekin. Emanaldiak Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, 1. solairua, Dendaraba, Vitoria-Gasteiz) izango dira, 19:30ean, eta abonuak eta sarrerak hilaren 20a den datorren astelehenetik aurrera eros litezke, 08:30etik aurrera, www.fundacionvital.eus webgunean edo Kordoi Etxean, Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24).

Hiru talde, bi laukote, hirukote bat, lau bikote eta hiru bakarlari izango ditu zikloak. Horiek guztiek, Musikene–Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko eta Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleentzat gordetako hitzordu biekin batera, gazteak eta beteranoak uztartzen dituen ekitaldi-multzoa osatzen dute. Konpositore klasikoen piezak interpretatuko dituzte, hala nola Beethoven (errepikatuena), Schubert, Bartok eta Janacek, hainbat musika alditako berrogeita hamar egile-zerrenda osatu arte.

Inaugurazio jardunaldia, azaroaren 11n, ESB Ensemble harizko laukoteak gehi tronboiak osatutako taldearen esku izango da, eta hurbileko eta gaur egungo egileak (Extremiana eta Otaolea, esaterako) eta klasikoagoak (Mahler eta Fauré, esaterako) uztartzen dituen programa eskainiko du. Ondoren, asteartero izango dira emanaldiak, Zenaty eta Umansky maisuak (azaroak 18), etorkizun handiko Rodin Hirukotea (azaroak 25), Hisako Hiseki piano-jotzaile japoniarra (abenduak 2), Mon Puo eta Claudio Berraren Amets Mekanikoak (abenduak 9), Musbika hari-ensembleak egingo dio agurra urteari (abenduak 16), Vivaldiren Lau urtaroen eskutik, 300 urte bete baitira argitaratu zirenetik.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, 2026ko urtarrilaren 13an ekingo zaio programazioari berriro, Negöita&Ryser soprano eta piano bikote suitzar-errumaniarraren eskutik. Gerhard Laukote bikaina etorriko da jarraian (urtarrilak 20) eta Álvaro Toscanoren gitarra klasiko eta erromantikoak emango dio amaiera urtarrilari (urtarrilak 27). Otsaila Musikene–Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleen eskutik hasiko da (otsailak 3), Paloma O’Shea Santanderreko Nazioarteko Piano Lehiaketako finalista den Marcel Tadokoro piano-jotzaile frantses-japoniarra etorriko da jarraian (otsailak 10), baita Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleak ere (otsailak 17), eta pianoa lau eskutara jotzen duten Zora eta Nora Novotna ahizpek emango dio amaiera (otsailak 24). Martxoan bi kontzertu handiren eskutik amaituko da zikloa: Quintet Cuesta, Carlos Apellaniz piano-jotzailearekin batera (martxoak 3), eta amaitzeko, Poloniatik datorren Meccore String Quartet (martxoak 10). 

Abonu eta sarreren salmenta

Eskuragarri dauden 160 abonuen (80 €) salmenta datorren astelehenean, urriak 20, aktibatuko da www.fundacionvital.eus webgunean edo Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24), astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara (ostiraletan goizez baino ez). Halaber, egun horretatik aurrera eta ordutegi horretan, sarrera solteak ere eros daitezke (8 €) zikloko edozein kontzertutarako.

Local

Vital Fundazioa Kulturunea – (Dendaraba)
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España