Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Astearte Musikalak 2025-26: Quintet Cuesta eta Carlos Apellaniz

marzo 3, 2026

2025-26ko Astearte Musikalak programaren barne.

1981ean sortua Valentzian, Francesc Cuesta musikari eta konpositoretik hartu zuen izena Quintet Cuesta taldeak. Taldekideek taldearen jarduerak Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle lanarekin eta Valentziako Orkestrako eta Valentziako Erkidegoko Orkestrako kide jardunarekin uztartzen dituzte. Nazioarteko lehiaketa askotan saritu dute Quintet Cuesta, eta hainbat jaialdi entzutetsutan hartu du parte, bai naziokoetan, bai nazioartekoetan. Haize boskotearentzako jatorrizko errepertorio zabala eta askotarikoa du, klasikotik hasi eta obra garaikideenetaraino, taldearentzat moldatutako pieza handiak alde batera utzi gabe, hala nola Espainiako musikaren obra nagusiak.

Oraingo honetan bere talentua Carlos Apellaniz euskal pianistarenarekin lotu da. Apellanizen ibilbidea jaso dituen nazioarteko sari ugariek bermatzen dute, eta bakarka nahiz ganbera taldeetan bakarlari aritzen da, bost kontinenteetako orkestra handietan.

Musikariak:

  • José María Sáez, txirula
  • Jesús Fuster, oboea
  • José Cerveró, klarinetea
  • Salvador Sanchis, fagota
  • María Rubio, tronpa
  • Carlos Apellaniz, pianoa

Programa:

  • Martín i Soler, Mozart, Barber eta Poulenc-ren obrak

Local

Vital Fundazioa Kulturunea – (Dendaraba)
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España