Urriaren 17tik 26ra, milaka lagunek gozatu ahal izango dute dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak lurralde osora zabalduko dituen Klima eta Energiaren Asteko programa zabalaz.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu du ekimena, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren laguntzarekin.