Astigarragako 2025eko jaietako egitarauaren barne.
Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak bat egin dute kale ikuskizun ibiltari alai hau osatzeko. Euskal kantu eta dantza herrikoiak jaso, New Orleans giroko dixie-band batera egokitu eta kalera irten dira. Gure herriak alaitzeko prest datoz!