Inés Aubert artistaren eskutik datorkigu sorkuntza-programa inklusibo honen laugarren edizioa. Hemen, dantza baliatuko dugu bizikidetzarako, adierazpenerako eta komunitatearen arteko elkarrizketarako.
Hiru tailer eskainiko dira. Gonbidatuta daude mugimenduan interesa dutenak, dantzaren inguruko hainbat ezagutza-maila eta/edo gaitasun desberdinak dituztenak, eta belaunaldi artekoa izango da. Helburua,bestelako gaitasunak dituzten pertsonek dantzari egiten dioten ekarpena ikusaraztea.
HIRU saio dira:
Lehenengo tailerra: irailak 10
Bigarren tailerra: irailak 17
Hirugarren tailerra: irailak 24
Izena emateko: atalak@dantzaz.eus. Izena ematerakoan beharrak adierazi.
Doakoa