Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ateak Zabalik jardunaldiak 2026 Bilbao Arten

junio 22 - junio 24

Ate irekiak BilbaoArteko artista egoiliarrek eta ekoizpenerako laguntzen onuradunek beren egoitzan egindako proiektuak ospatzeko eta aurkezteko jardunaldia da. Estudioetan eta tailerretan hamar hilabetez lan egin ondoren, artistek beren estudioak eta lanerako espazioak erakusketa gisa prestatu, eta beren praktikan interesa duten pertsona guztiekin elkarreragiteko aukera ematen dute.

Jardunaldi hau hiru eguneko iraupena duen programa batean egituratzen da, eta bateratu egiten ditu estudioen irekitzea ordu tarte zabal batean, izaera pribatuko bisita profesional espezializatuak (galeristak, kultur kudeatzaileak, etab.), eta arratsalde ludikoago bat, non musikak konpartitzeko eta ospatzeko espazio bat eskaintzen duen.

Estudiotik atera eta mundura aurkeztea alteritate hegelianoko ariketa bat da, non «bestea» ezagutu ez ezik, «bestea» errekonozitu, eta bien arteko harreman-dinamika berriak ahalbideratzen ditu. Jendaurreko aurkezpen ekitaldi honek, aldi berean, BilbaoArtek urtean zehar proiektu barnean garatzen duena jakinarazteko aukera ematen dio. Teknika, prozesu eta baliabide tekniko eta pertsonalak ekoizpen material bihurtzen dira, instalazio eta artelan gisa. Era berean, BilbaoArten artista egoilar, erabiltzaile edota ikastaro espezializatuetan eta programatutako jardueretan parte hartu duten artistek bizi izandako esperientzien islada egiteko aukera ezinhobea da.

AURKEZPEN PUBLIKOA ETA BISITA PROFESIONALAK

  • EKAINAK 23

10:00 – 13:30 h. Bisita profesionalak

EGITARAU PUBLIKOA ETA ATE IREKIEN JAIA

  • EKAINAK 22

17:00 – 21:00 h. Sarbide librea estudioetara

  • EKAINAK 23

11:00 – 14:00 h. Sarbide librea estudioetara

17:00 – 21:00 h. Ate Iriekien Jaia

Sarrera librea estudioetara + Musika zuzenean + Garagardoa patioan

  • EKAINAK 24

11:00 – 14:00 h. Sarbide librea estudioetara

17:00 – 21:00h.  Sarbide librea estudioetara

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España