Miquel Mas eta Marc Subirana alpinista katalanek arrakastaz osatu zuten beren proiektua joan den udan Pakistango Karakorum mendikatean eta bi denboraldiko ahalegina egin behar izan dute. Latok Thumb izena jarri diote 6400 metro inguruko tontor birjina baten gailurrera iritsita. Latok II mendiaren bigarren mailako gailurra da eta 1100 m-ko desnibela duen ibilbide berri bat egin dute. Zailtasun handiak ditu eta 18 egun eman dituzte horman bigarren denboraldian.