Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Atsoak dantzan

mayo 23

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza, txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bata gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zahar horietako bat. Itxuraz makalak dira, baina noranahi doazela sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu guztiaren aurrean.

Publiko orori zuzendutako kale-ikuskizun komikoa.

Oraindik ametsak betetzeke dituzten adineko pertsona zoriontsuei omenaldia den ikuskizuna.

  • Adin guztiak
  • Antzerkia
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku-erreserbak izango dituen ikuskizuna.

 

Local

AREETAKO GELTOKIA PLAZA (Anfiteatro)
Getxo, Bizkaia 044 España