Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Atxine»

mayo 14 - mayo 15

Janire Etxabe dantzari eta koreografoak dantza bertikala eta artea uztartzen ditu memoriarekin eta herri kulturarekin, Euskal Herriko natura erabiliz mugimenduaren euskarri gisa.

“Atxine” da bakarka egin duen lehen hegaldia. Dantza esekiaren ikuskizun honetan, objektuarekiko eragin-trukea izateko aukera desberdinen bidez, bizitzako etapa desberdinetan (jaiotza, gaztaroa, gerra eta zahartzaroa) izaten diren emozioak azaltzen dira, eta, bitartean, horren sinbologia eta kontzeptua aldatzen dira.

Laburpena: 

Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu-espazioan, ttun-ttunaren eta xirularen doinu tradizionalek soinu industrialago eta modernoagoekin bateratzen dira.

Emakume batek eta bere burukoak bizi-zikloan daramaten karga emozionala eta kulturala islatzen dute, eszena bakoitzean sinbologiaz aldatzen den egitura baten bidez; bertan jaio eta babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, izerdia eta bizitza.

Fitxa artistikoa: 

  • Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
  • Zuzendaria: Janire Etxabe
  • Dramaturgia: Janire Etxabe
  • Kanpo-begirada eta mugimendu-aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magalie Lanriot
  • Musika: Paula Olaz
  • Soinua: Mikel F. Krutzaga
  • Ahotsak: Itziar Aizpuru, Paula Olaz, Janire Etxabe
  • Testua: Josean Artze
  • Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Jostuna: Inma Gomez
  • Argien diseinua: Carlos Solano
  • Altuerako teknikaria: Mikel Bonilla
  • Fotografia: Eider Iturriaga
  • Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion Sorgingunea, La Nave, Sarobe Urnieta
  • Banaketa: Teresa Sala

Detalles

Comienza:
mayo 14
Finaliza:
mayo 15
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/05/14/atxine-/webkklik00-detalle/eu/

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España