Giza Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutako ikastaroa da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa, honako lehentasun ordenaren arabera:
Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40koa izango da. Gutxienekoa, berriz, 32 lagunekoa.
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/04tik 2024/11/30era
LEKUA: Donostiako Campusa, ELBIRA ZIPITRIA eraikina, 0.03 gela. Ondarreta pasealekua, 18 – 20018 DONOSTIA
Ostiraletan: 16.00etatik 20.20ra (20 minutuko atsedenarekin).
Larunbatetan: 09.00etik 13.20era (20 minutuko atsedenarekin).
HIZKUNTZA: Euskara
MATRIKULA
Matrikula on-line izango da.
Izena emateko epea ekainaren 17tik irailaren 19ra izango da (biak barne).