Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Atzokoak gaur: Herri musikaren artisauak»

abril 11 - junio 29

Aurten, Atzokoak gaur programaren protagonistak euskal soinu-tresna tradizionalen egileak izango dira. Erakusketak ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere.

Musika-tresna ezberdinetan eta horien egileetan jarriko du fokua programak: txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.

Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak programa 2018an hasi zen hainbat lanbide ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko: teknikak eta lan egiteko moduak, erabilgarritasuna, lotutako ohiturak, horiek garatu zituzten pertsonak… Erakusketa iraunkorrarekin lotura izaten du beti.

Local

San Telmo Museoa – (San)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España