
«Sortu zure piztien hiztegia.
Nork dio unibertsoko zein unibertsoz kanpoko izaki denak iada ezagutzen ditugula? «Izena duen guztia omen da» dio esaldiak, bada, goazen berriak asmatzera!
Premisa honetatik abiatuta, lantegiaren lehen zatian sormen teknikak eta errekurtso grafikoak landu eta esperimentatuko ditugu gure irudimena martxan jarriz. Bigarren zatiari dagokionez, autoedizioara egingo dugu salto eta sortutako iruditeria hori zatitu (buru – enbor – oin) eta hiru atal horietan mugitzen den liburuxka propio bat osatuko dugu. Honela, etxera konbinazio zoroak dituen piztien hiztegi dibertigarri bat eramango dugu.»