Autozine argazkigintza ekoizteko, editatzeko eta argitaratzeko moduari balioa eman nahi dio, ideia errazekin sorkuntza eta autonomia suspertuko dituzten prozesuak bizkortuz.
Lantegian argitalpen bat sortuko da. Fanzine formatua ondo egokitzen zaio proposamen honi, ekoizpen erraza eta inprimaketa eta koadernaketa kontuetan malgua delako.
Gai amankomun batetik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak garatu beharreko ideia bat proposatuko du eta ideia hori borobiltzen joango da fanzine bat sortzen den arte.
Lantegiaren helburua argazkigintzaren ohiko sortze-prozesuak partekatzea da; planteamendu eta irudiak egitetik hasi, edizio, diseinu eta argitalpena sortzeraino. Proiektu fotografiko batek izan ditzakeen «irtenbideak» erakutsiko dira. Inprimaketa-sistemez, azokez, autoedizioaz… ere hitz egingo da.
Artegunea Kutxa Fundazioarekin lankidetzan egindako jarduera.