Sole eta Fernando kazetariak nahi gabe iritsiko dira klinika berezi samarrera, Dra. Rodak eta haren erizain Gretak zuzentzen dutena: «Hogar del Suicida», non dena borondatezko heriotza estetiko eta eroso baterako aurreikusita dagoen. Kazetari horiek pazienteekin dituzten elkarrizketek bertako giroa aldatzen dute, eta bizitzaz, heriotzaz eta zoriona eta itxaropena aurkitzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen dituzte, baita unerik zailenetan ere. Teatracho taldearekin.
Intenet bidezko sarreren salmenta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago itxiko da. Ikuskizunaren ordura arte edozein gizarte-etxetan eta kirol-instalaziotan (frontoietan izan ezik) eros daitezke sarrerak.