Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Auzo Eszena 2026: udaberria (otsaila – maiatza)

febrero 22 - mayo 24

Auzo Eszena 16. edizioarekin itzuliko da. 2026ko lehen denboraldia otsailaren 22an hasiko da, eta maiatzaren 24an amaituGizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan antzerkia, dantza, poesia, musika eta pintura bezalako diziplinetako 7 proposamen eskainiko dira. Ekimen horrek gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoak eta ikuskizunak oholtzara eramateko beharrezko azpiegitura jartzen ditu parte-hartzaileen esku.

Deialdira 16 proposamen aurkeztu ziren eta haietako zazpi denboraldi honetan taularatuko dituzte, eta gainerakoak urria-abenduko denboraldian. Denboraldi honetan, honako hauek izango dira eskainiko diren lanak:

  • Otsailak 22 (Arriaga): Handicap Gasteiz pop rockeko taldeak ‘Handicap rhapsody’ ikuskizuna aurkeztuko du. Musika- eta antzerki-pieza bat da, eratzen ari den musika-talde bateko kideak eszenaratzen dituena. Beren buruari galdetzen diote zer estilo eskaini nahi dioten publikoari, eta taldekide bakoitzak bere gustuak inposatzeko borroka egiten du.
  • Martxoak 1 (Aldabe): Anankek taldeak poesia zuzeneko musikarekin, dantzarekin eta pinturarekin nahastuko du ‘Discrepa’
  • Martxoak 15 (Zabalgana): Baidefeis taldeak ‘21 días en Tinder’ antzezlana interpretatuko du.
  • Apirilak 19 (Zabalgana): Cuatro ojos antzerki-taldeak ‘Las comadres’ pieza igoko du oholtzara.
  • Maiatzak 9, larunbata (Arriaga): Teatrearte taldeak ‘Un millón de razones’ lana eskainiko du.
  • Maiatzak 10 (Salburua): Biziarteren ‘La sesión’ komedia dramatikoaren txanda izango da.
  • Maiatzak 24 (Aldabe): umorea La claqueta taldearen eta ‘Amores de nuestra tiempo’ lanaren eskutik iritsiko da.

Sarrerak otsailaren 11tik, asteazkenetik, aurrera erosi ahal izango dira gizarte-etxe eta kirol-instalazio guztietan (frontoietan izan ezik) aurrez aurre edo Internet bidez, emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte. Prezioa 5 edo 7 eurokoa izango da. 

Local

Elgenia ostatua
Saint-Martin-de-Arrossa, 998 Francia