
Kalegorrian kultur elkarteak Auzomira zikloaren barnean antolatutako poesia errezital musikatua.
Gorka Erostarbe kazetari eta idazle zumarragarrak iaz kaleratu zuen Auzokinak poema liburua, hurbilekoaren bindikazio poetiko bat: auzoarena, eremu geografiko gisa, baina hortik gora beste hainbat gauza ere bai: xumetasunaren gorazarre bat, giza harremanak estutzeko dei bat, bizimodu geldoagoa eta denbora gehiago izateko eskea, naturaren eta naturaltasunaren laudorioa.
Errezitalean, hainbat lagunek liburuko testuak irakurriko dituzte, eta beste batzuek musikaz jantziko dute saioa.