Averno Marcat Dance konpainiaren trantze sentsorial bat da; bidaia bat, ikuslea hasi eta buka murgiltzen dena, eta interpreteekin enpatizatzen du, komunitatearen eta banakoaren artean nabigatuta. Bidaia horrek liberazioaren ahalmena eta gure izatasunaren biluztasuna agertzen dizkigu.
Bidaia horretan, interprete bakoitza bere egiazko zerizanera hurbiltzen da, bakoitzaren ni intuitibo eta abereenera. Bidean, euren bertsiorik ilunenei egin beharko diete aurre: zalantzak, beldurrak eta ahuleziak. Alabaina, eurengan beti bada batasun eta kontzientzia indar handi bat —zazpi interpreteak har daitezke bidaiari bakartzat—, eta guztiak dira guztien ispilu eta guztienganako pasabide. Hala, ikusiko dute askatasuna kausi dezaketela direnik eta lekurik ilun eta ezezagunenetan. Averno, bidaia eraldatzaile fisiko eta emozionala, helmuga jakin honekin: barne berreskurapena.
Dantza Ikuskizun Onena, Koreografia Onena, Gizonezko Dantza Interprete Onena, Jantzigintza Onena eta Argiztapen Onena (Lorca sariak, 2025), Koreografia Onena (Talía sariak 2024), Ikuskizun Onena, Emakumezkoen Dantzari Onena eta Jantzigintza Onena (Escenarios de Sevilla sariak, 2023).
Fitxa artistikoa: