Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azaroan Musika Zikloa 2025 (Legazpi): egitaraua

noviembre 1 - noviembre 23

Legazpiko 2025eko Azaroan Musika Zikloa azaroaren 1etik 23ra bitartean izango da.

Astean bi emanaldi izango dira, herriko musika elkarteek sustatu eta kudeatutako emanaldiak eta horien osagarri kultura zerbitzuak proposaturiko ikuskizunekin.

Egitaraua:

Azaroak 1, larunbata:

  • MAITE DITUT MAITE. Santikutz Abesbatza, Andoni Salamero eta Pello Ramirezekin. Eta Josu Altzelairen Argazkiak. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Santikutz abesbatzak sustaturik.

Azaroak 2, igandea:

  • BLOSSON DUO. SGAE fundazioaren HerriJazz Ibiltaria. Musikeneko jazz ikasleak. 12:30ean Latxaregi Aretoan.

Azaroak 8, larunbata:

Azaroak 9, igandea:

Azaroak 14, ostirala: 

  • UDAZKENEKO BERTSO SAIOAAitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.”. 19:00etan Latxartegi Aretoan, Bertso Olariak Elkarteak sustaturik.

Azaroak 15, larunbata:

  • MUGARRI ikuskizuna. Antzerkia eta sustraidun musika. 19:30ean Latxartegi Aretoan.

Azaroa 22, larunbata:

  • SANTA ZEZILIA KONTZERTUA: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.

Azaroak 23, igandea:

  • ARETHA GOSPEL, Ispirit taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Bertso saioa salbu, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da. Eta musika izango da protagonista Kultura Zerbitzuko bestelako programetan ere.

Antzerki programazioan: Azaroak 28, ostirala:

  •  Ai gure juaneteak! Tartean teatroa. Laboaren kantak gaur egungo giza-abere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera: 10€.

Gainera, azaroaren 19 eta 26an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan Admeto Opera eskainiko da bi zatitan.

 

Local

Iriarte Aretoa
Arama, Gipuzkoa 012 España