
Legazpiko 2025eko Azaroan Musika Zikloaren barne.
Kontzertu-errezitaldia Santikutz Abesbatzaren eskutik, Andoni Salamero poeta eta Pello Ramírez musikariarekin batera, Josu Altzelairen irudiez lagunduta. Santikutz Abesbatzaren ekimenez.
Nork ez du estimatzen bere herria eta bizi den ingurunea? Habitat horretan bizi izan ditugu gure sentimendurik atseginenak, eta bertan eraiki dugu gure iruditeria sentimentala. Proiektu honen helburua da besteengana helaraztea gure herriak ematen digun poz eta maitasun sentimendua, eta, era berean, ekitaldi honetara hurbiltzen diren ikus-entzuleekin elkarrekin gozatu ahal izatea, eguneroko bizitzan gure harremanetan egiten dugun moduan.
Sarrera librea edukiera bete arte.