Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azaroan Musika Zikloa 2025: Mugarri

noviembre 14

Legazpiko 2025eko Azaroan Musika Zikloaren barne.

Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak.

Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.

Sarrera doan tokiak bete arte.

Euskaraz, publiko guztiarentzat.

Local

Latxartegi Aretoa – (Victoria Eugenia Antzokia)
Latxartegi 9, baxu
Legazpi, Gipuzkoa 051 España