Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azeituna con huesos

abril 30

Azeituna con huesos taldea 2021ean sortu zen, Endarako bailaran (Lesaka), urte askoan musikan jardun duten lau musikarik elkartuta.

Kide bakoitzak aurretik hainbat talde eta proiektutan estilo desberdinak landu ondoren, elkarrekin batu ziren formula berriak esperimentatzeko. Taldearen estilo musikalak hainbat soinu uztartzen ditu, besteak beste jazza, elektronika, funka eta popa, betiere berezko soinuarekin.

Taldea honako kideek osatzen dute: Lander (oinarri elektronikoak eta ahotsa), Momorro (perkusioa), Unai (baxu elektrikoa) eta Ioseba (saxofoia eta zeharkako flauta).

Local

Dabadaba – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
Mundaiz, 8 - Bajo
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España