Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azkoitiko Jaiak 2025: egitaraua

agosto 14 - agosto 18

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira Azkoitiko Andramari jaiak 2025. Artista sorta zabala igaroko da Herriko plazako agertokitik Andramari jaietan. Udalak itxita du festetako kontzertuen egitaraua, eta punta-puntako taldeak iragarri ditu. Azkoitian izango dira, besteak beste, Süne eta Merina Gris. Halaber, Hits Cover Band taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako pop-rock estiloko abestirik arrakastatsuenen bertsioak eskainiko ditu. Trikitirik onenarekin etorriko dira Tapia eta Leturia edota Alberdi eta Erkizi trikitilariak ere.

Andramarietako lehenengo kontzertua Sünek eskainiko du abuztuaren 14an. Huntza taldeko abeslaria izandakoak, Süne izen artistikoarekin, bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen iazko urte amaieran: “Amaineman”. Trikitixa eta elektronika uztartuta, eszenatokian duen indarra erakutsiko du beste behin.

Abuztuaren 15ean, Hits Cover Band taldearen txanda izango da. Esperientzia handiko musikariek osatzen dute taldea, eta XX. mendeko azken hamarkadetako kantuen bertsioak joko dituzte, estatuko eta nazioarteko pop-rock hoberenari tira eginda.

 Merina Gris osatzen duen donostiar hirukoteak abuztuaren 16an joko du. 2020an “Besteek Zer” lanarekin debutatu zuen. “Pop bortitza” da egiten duten musika, euren hitzetan. “Melodia eranskorrak eta indar handiko soinu gordinak, elementu organikoen eta elektronikoen arteko orekan oinarrituta”. Hirukote maskaratuak “Zuloa” izeneko bigarren diskoa kaleratu berri du.

Andramarietako azken bi gauetan trikitixa izango da nagusi. Abuztuaren 17an Alberdi eta Erkizi ariko dira soinu eta panderoarekin, eta 18an, Tapia eta Leturiak itxiko dituzte aurtengo festak.

Uztailerako bi hitzordu: EGO eta Bulego

Andramari jaietako kontzertuak baino lehen, beste bi hitzordu handi eskainiko dira. Uztailaren 12an, Euskal Herriko Gazte Orkestra Baztartxo antzokira iritsiko da, 18:00etan. Sarrerak salgai daude: www.entradium.com

Uztailaren 19an, berriz, Bulego taldeak kontzertua eskainiko du Herriko plazan, 23:00etatik aurrera. Bulegok bere lehen kontzertua 2020an eskaini zuen Azkoitian, “Herria berpizten” lelopean, eta ordutik gora eta gora egin du haien ospeak. Euskaraldiaren abestia sortu ostean, Tomas Lizarazu, Xabier Arrieta, Ruben Lizarralde eta Elba Azpillagak osatutako taldeak Atlantikoa zeharkatu berri du AEBtan, San Frantziskon eta Boisen besteak beste, kontzertuak emateko, “Aldatu aurretik” bira barruan. Aurki, Azkoitian bertan, ikus-entzuleek berriz ere haien doinuez gozatzeko aukera izango dute.

Detalles

Comienza:
agosto 14
Finaliza:
agosto 18
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/08/14/azkoitiko-jaiak-2025-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Mecaner aurrean
Urduliz, Bizkaia 089 España