
Azpeitiko 2025eko Euskal Antzerki Topaketen barne.
«Zuloa» izeneko bailara misteriotsu batean, soinujole eta ikerlari poeta batek, Adarbakarra berpiztuko dute publikoaren aurrean ager dadin. Zer konta dezake gutaz, inoizko izaki mitologiko globalizatu eta bertsionatuenak?
«Adarbakarra» euskaldunasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jarri nahian dabilen olatura batzen den proposamena da. Fedea, justizia, herria edota jatorria bezalako topikoak begirada kuri-feminista batetik nola zikindu, nahastu eta hondarretik berreraiki ditzakegun ikertzen ditu sormen proiektu honek. Elementu klasiko, garaikideak eta tradizionalak nahasten dituen fantasia eta gordintasunezko ipuin eszenikoa da. Umorea, musika eta poesia bisualez betetako kontzertua eta performanzearen arteko munstroa.
Fitxa artistikoa: