Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2025: «Burugabeak»

noviembre 21

Azpeitiko 2025eko Euskal Antzerki Topaketen barne.

Hiru istorio ezberdin topatuko ditugu komedia honetan:

HIGHLANDERRA: maitasun erromantikoaren atzaparretan erori dira sei emakume. Mendi puntan dagoen txabola galdu batean pasako dituzte egunak inoiz agertuko ez den gizon idiliko baten zain.
Lortuko ote dute bertatik irtetea?

SENZA UN PERCHÉ: azken bidaia baten testigu izango dira kontraesanetan itota bizi diren pertsonaia hauek. Haien bizitzak, bihotzak bezain hutsak daude. Bidaia surrealista honetan ordea imajinatu ezin
duten Kapitain baten plan maltzurrari aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute bizirik portura iristea?

BURUGABEAK: Publikoa iraindua izan da. Nork iraindu du publikoa? Nor ausartu da horren ekintza bortitza egitera? Pertsonaiak epaiketa absurdo bati aurre egin beharko diote gaizkilea topatu ahal
izateko.

Fitxa artistikoa: 

  • Aktoreak: Zestoako Arte Eszenikoko 34 ikasle izango dira oholtza gainean.
  • Testua: Sorkuntza kolektiboa
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Amancay Gaztan?aga
  • Jantzitegia: Donostiako AEG jantzitegi eskola
  • Eszenografia: Eromen produkzioak
  • Argiak: Imanol Garcia

Local

Soreasu Antzokia
Soreasu Auzunea
Azpeitia, Gipuzkoa 018 España