Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2025: «Igogailu batean amaitu zen mundua»

noviembre 6

Azpeitiko 2025eko Euskal Antzerki Topaketen barne.

Mundua amaitu da eta igogailu baten barruan harrapatu zaitu. Antzezlanaren izenean esaten da. Spoiler handia da. Baina lasai, gure antzezlan berriaren hasiera besterik ez da.

Idoia eta Julen igogailu batean esnatzen dira. Ez dute ezer gogoratzen. Nola iritsi dira bertara? Zergatik ezin dira atera? Eskerrak igogailu konpainiako telefonistak laguntza bidali duen. Berehala aterako dituzte bertatik*. Bitartean, jarri eroso eta pentsatu galdu duzun bizitza horretan. Mundua amaitu da. Orain bizitza berri bat zain duzu. Agian dena pikutara bidali behar genuen zerotik hasteko.

*Berehala, berehala ez. Antzezlanak 45 minutu irauten ditu.

AmaHiru konpainiaren antzezlan berrihonek gaur egungo bizitzen inguruko gogoeta bat jarriko du mahai gainean: Bizi dugun bizitza benetan guk aukeratutakoa al da? Nola iristen gara nahi ez ditugun lanak, bikoteak, etxeak etab. izatera? Adimen artifizialak langile guztiak ordezkatuko baditu, zergatik ez izan benetan erreala den norbait? Bai, antzezlan honetan ere adimen artifizialaren inguruan hitz egiten da, eta asko gainera. BaInA ezin dugu ezer gehIAgo kontatu, hori bai izango litzatekeela egundoko spoilerra.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Iñaki Cid
  • Zuzendaria: Jon Ander Alonso
  • Aktoreak: Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid
  • Atrezzo: Alvaro Ledesma
  • Ekoizpena: Javier Arbillaga
  • Bideo/Argazkiak: Estitxu Veintemillas
  • Kartela: amaHiru konpainia
  • Argiak Iñaki Santos
  • Musika: Iñaki Cid, Naxker

Local

Dinamoa Sormen Gunea – (Soreasu Antzokiko sarrera)
Soreasu. Foru Kalea, 6
Azpeitia, Gipuzkoa 018 España