Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aztarnak Zinema Zikloa 2026: «Podwórka» + «S01E03»

abril 19

2026ko Aztarnak Zinema Zikloaren barne.

  • Podwórka (Sharon Lockhart, 2009, 31 min.)

Podwórkan, abandonatutako hiritar lurralde bat esperimentazio-gune bihurtzen da, eta haurrak bakarrik bizi dira bertan. Haien mugimenduekin, lekua eta honetan zehar ibiltzeko moduak eraldatzen dituzte. Itxuraz bizigabea den ingurune bat jolaserako eta irudimenezko lurralde espekulatibo bihurtzen da.

Sharon Lockhartek kamera izkinetan, kalezuloetan, aintzat hartzen ez diren hiriko txokoetan jartzen du. Nola bizi dira ahaztuak izan diren espazioak? Podworkak errugabetasunetik eta jolasetik erantzuten du, hiria egoera sinple bezain biziekin begiratzeko denbora itzularaziz.

  • S01E03 (Kurt Walker, 2020, 57 min.)

Maitasun birtual baten historia, Vancouverren, New Yorken eta hiltzen ari den jokalarien rol-joko masibo baten munduan kokatua.. S01E03n ez da lurralde “bat” habitatzen, baizik eta hainbat aldi berean, eskala, espezie, denbora, memoria eta hondakin heterogeneoek zeharkatuta. Zatikatzeak ez dakar erabateko hausturarik, birsortzeko eta elkartzeko aukera baizik.

“Oraintxe inporta duten irudi bakarrak jendea elkartzen dutenak dira”. Pelikulak garai ilunetan egon arren oraindik distira egiten duten giza eta magiazko elementuak berreskuratzen dituela dirudi. Kinet Mediaren unibertsoak horrantz seinalatzen du. Itxuraz indibidualismoak gobernatzen duen mundu birtual batean, eskuzabaltasunetik eta irisgarritasunetik partekatzea proposatzen dute.

 

Local

Elías Querejeta Zine Eskola
Andre zigarrogileak plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España