Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren inguruko Topaketarekin hasiko du 2024-2025 denboraldia. Topaketa honek ekoizpen garaikidea erakutsiko du bertako eta nazioarteko hogeita hamar bat artistaren lanaren bidez eta Zentroan hogei bat jarduera eginez: Atarian, Terrazan, Lantegian, Kubo Baltzan, DendAZen eta Erakusketa Aretoan.
AZzabalik goizean hasiko da, 2024-2025 denboraldia aurkeztuz eta Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala jardunaldiarekin. Gogoeta komun gisa, egonaldi batzuen arduradunek —instituzionalek eta independenteek— eta artistek iritzia emango dute sorkuntza bultzatzeko eta laguntzeko programen garrantziaz.
Arratsaldean, Azkuna Zentroko Egonaldien Programaren bidez lanean ari diren artistek Lantegian dituzten estudioak irekiko dituzte, beren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Proposamen horiek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik.
Itzulera honetan, irakurketa performatiboak, bisita gidatuak, topaketak eta dantza-ikuskizunak izango ditugu, urtean barrena Alhóndigan egiten denaren erakusgarri.
10:30-13:00
OPEN STUDIOS
18:00-20:00
Erakusketak
JARDUERAK
18:00
Irakurketa
Aurkezpena: Lan prozesuak
Performancea: Entelechy
Bisita gidatua
18:30
Performancea: JIRIW BE KA KOKODJI LADJE URRUN EGON ARREN
19:00
Performancea
Performancea: Lifespan
19:00
Ekintza performatiboa
20:00
Dantza
20:40-21:00
ELAHOOD. “Intempestiva” | Kulturen Atarian
Dantza
21:00
GALA KNÖR. “Closer” | Kulturen Atarian
Performancea