BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
«amanecer alto cielo»k hizkuntzaren zorabioa planteatzen du elementu eszenografiko gisa, bere materialtasunak lotzen dituzten hainbat testu-praktiken bidez. Era berean, ikusmenaren hainbat ezaugarri jorratzen ditu, bai eta horiek gorputzak eta horiei buruzko pertzepzioa nola aldatzen dituzten ere, Lisa Nelson koreografo eta bideoartistak proposatutako begiratzeari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Esku dantza bat dugu begira, begi ukituak eta gorputz ezabatuak.
«amanecer alto cielo» begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, zeinen erpinak elkarrengana hurbildu eta elkarrengandik urruntzen diren, erlazio ekilatero, isoszele edo eskalenak ezarriz haien artean, izendatzen denaren eta jada desegiten hasten denaren arteko distantzia haztagarri eta subjektiboak antolatuz.