BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
«Proyecto Pueblo» trilogiaren bigarren zatia da «Volverse pequeño« lana. Kontakizun poetiko-bisual batetik abiatuta aurkezten da, autobiografiaren eta fikzioaren artean. Haurtzarorako bidaia bat da, maitasunetik eta samurtasunetik abiatuta, ametsen, promesen, identitatearen eta bizitzaren zentzu tragikomikoaren kontzientziaren inguruan.
Fitxa artistikoa:
Emilio Manzano eszena-zuzendaria, dramaturgoa eta interpretea da. Lengoaia eszeniko berriak esploratzen ditu irudi plastikoaren, teknologiaren eta esanahi-aniztasunaren bidez. Zuzendaritza-laguntzailea izan da “Juana de Arco” (Madril, 2024) eta “Proyecto Pueblo//Pubertad” (Getxo, 2019) lanetan, zuzendaria “La culpa de todo la tiene War Disney”-n (Murtzia, 2018), eta Espainiako eta Europako konpainien kolaboratzaile.