Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Badiaa

mayo 21

Nafidha – Foco en el Magreb egitarauaren barne.

Badiaa Bouhrizi artista tunisiarrak kontzertu bat eskainiko du, dokumentalak piztutako oihartzunak zuzenean hedatuz.

Antzerki eta soinu-trantze progresibo baten bidez, narrazio musikal bat eraikitzen da, Bouhriziren ahots indartsuak gidatua, non Tunisiako ipar-mendebaldeko mendietako ereserki tradizionalen doinuak dardarka entzuten diren bertan. Alboan izango ditu Chaam (Robin Palluaud), gitarra kosmikoan, giroak sortzen teklatuetan eta makinetan, eta Paco (Malek Ben Halim), perkusioetan, Foley soinuetan eta baxuan.

Genero-fusio gisa ulertu beharrean, proiektua idazkera elektroakustikoan kokatzen da argi eta garbi, amazigh musikatik eratorritako soinu-minimalismotik gaur egungo club eszenaren testura sofistikatuetaraino hedatuz. Bere ibilbideari leial, Badiaak jatorrizko konposizioak eta konpromisozko testuak aurkezten ditu: poeta modernoen —edo bere beraren— arabiera klasikoko poemak, baita tunisiar dialektoko piezak ere, begiraden eta metaforen feminizazioaz, Londres eta Nablus artean dabilen emakume palestinar baten ibilerez edota maitasuna eta iraultza lotzen dituen soka tinkatuaz gogoeta egiten dutenak.

 

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España